Oinarrizko jarraibideak eleizbarrutiko parrokietan eta erakundeetan eleizkizunak eta pastoral jarduerak garatzeari begira

38/2021 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena indarrean dagoan bitartean, Bilboko Eleizbarrutian egin daitezan jarduera guztietan, ondorengo neurriak kontuan hartuko dira:

1.- Kultu-etxeetan indarrean egongo diran arauak:

  •  Guztira sartu daiteken jente-kopuruaren %75 kultuko jarduera guztietan (mezak, hiletak, ezkontzak, bateoak, jaunartzeak). Beraz, kulturako eremu bakotxean, beti be lagun arteko metro eta erdiko tartea errespetatuz (bizilagun izan ala ez), zenbat jente sartu daiteken adierazoko dauan kartela ipiniko da agerian.
  • Maskara erabili uneoro, berba egiten danean eta jaunartzean izan ezik.
  • Lagun arteko tartea eleiza barruan.
  • Eskuak garbitu gel hidroalkoholikoakaz sartu eta irten aurretik.
  • Eskuak garbitu fededunei komuninoa emon aurretik eta ondoren.
  • Lekuen garbitze, aireztatze eta desinfektatzea.
  • Ez erabili materialik (abestien orrialdeak, liburuxkak, kandelak, e.a.) eskuz esku.
  • Aparteko arreta dirua batzen danean; ez erabili saskia eskuz esku.
  • Ez daitela jenterik pilatu sarreretan eta urteeretan.
  • Ospakizunetan, indarrean jarraituko dabe bakeari eta jaunartzea isilik egiteari buruzko arauek eta sakramentuak emoteko berariazko arauek (eko ekainaren 19ko gotzain aginduaren 10. eta 11. puntuetan jasota (IKUSI).
  • Leku itxietan egiten diran beiletan, hobiratzeetan eta errausketaren aurreko agurretan parte hartuko dauan taldea gehienenez sartu daiteken jente-kopuruaren ehuneko 40koa izango da. Ospakizuna kanpoan danean, ez dago mugarik jente-kopuruari dagokionez. Kasu guztietan, lagun arteko 1,5 metroko tartea gordeko da eta maskara jarrita izango da nahitaez.

2.- Pastoral jarduerak

Batzarrak egiten diranean edo jendea jarduerak egiteko alkartzen danean, ondorengo arauak kontuan hartuko dira:

  1. Maskara erabili, lagun arteko tartea gorde eta eskuak garbitu batzar eta jarduera guztietan zein guztiontzako eremuetan eta bulegoetan, lagun bat baino gehiago egon ezkero.
  2. Lekuen garbitze, aireztatze eta desinfektatzea: kontu handiz beteko doguz neurri honeek bulegoetan eta batzar-geletan, batez be danok erabilten doguzan gauzak arretaz desinfektatuz.
  3. Batzar-geletan sartuko dan jente-kopurua mugatu: edozein batzat-gelatan gehienez sartu daiteken jente-kopurua, guztira sartu daitekenaren %75 izango da.
  4. Jentekopurua heziketa taldeetan: indarrean dan araudiaren arabera, era guztietako heziketa-batzarrak gehienez 25 lagunekoak izango dira, kopuru horrek %60aren araua beteten badau eta lagun arteko metro eta erdiko tartea gordeko da beti eta maskara nahitaez erabiliko da.
  5. Jente-kopurua batzarretan: Lan-, erakunde- edo heziketa-batzarrek kontuan hartuko dabez gelen aforo-mugatzeak (%75), beti be lagun arteko tartea gordez eta maskara jarrita eukiz.
  6. Batzarren iraupena: Ez da komenibatzarrak 90 minutu baino gehiago luzatzea.
  7. Eskuz esku erabilten diran materialak: liburuxka, aldizkari edo materialak ez dira eskuz esku erabiliko eta, holan ez danean, kontu handiz jokatuko da, eskuak garbituz horreek erabili aurretik eta erabili ondoren.
  8. Parrokiako bulegoa: aldez aurretik hitzordua jarri izapide administratiboetarako, harreretarako, batzar pertsonaletarako, e.a.
  9. Parrokiako erregistroa: aforoa kontrolatzeko eta, beharrezkoa izan ezkero, partaideen arakatzea errazteko, parrokian batzarren eta topaketen erregistroa egitea komeni da, honako honeek idatziz jasoz: batzarraren eguna, deitzailea, partaideen kopurua, datuak eta kontaktua, datuen babeserako eta pribatutasunerako indarrean dagoan araudia errespetatuz.
  10. Lokalen erabilera antolatu: pastoral jarduerak antolatzea komeni da, talde bat baino gehiago batera batu ez daiten eta, beti be, jente-pilaketak saihestuz eraikinen barrualdean eta kanpoaldean.
  11. Parrokietako taldeen batzarren arduradunak: batzarra deitzen dabenak, ondorengo honeez arduratuko dira: gela gorde, osasun-arauak betetea bermatu, partaideen erregistroa bete eta aireztatze eta desinfektatze egokia ziurtatu erabilera bakotxaren aurretik eta ondoren.
  12. Parrokiakoak ez diran taldeen batzarrak parrokiako lokaletan: kasu honetan, deialdia egiten daben arduradunek osasun- eta segurtasun-neurri guztiak betetea bermatuko dabe, aforoa eta derrigorrezko tartea errespetatuz eta lan- edo heziketa-jarduera ez dan beste edozein topaketa edo jarduera saihestuz. Erregistroak bete beharko dira partaideen datuakaz, horreek hiru astez gordeko dira eta gero deuseztatu.
  13. Parrokietako lokalean ez da gizarte jarduerarik –bazkariak edo askotariko topaketa informalak- egingo. Jente-pilaketak saihestu sarreretan eta urteeretan eta korridoreetan eta guztiok erabilten doguzan lekuetan.

3.- Kultur jarduerak

1.- Bisita turistikoak kultu-etxetan

Kultu-etxeek garbitasun, aireztatze eta desinfekzinoari dagokionez bete behar dabezan berariazko arauez gainera, bisita turistikoak onartzen dabezan eleiza, ermita, santutegi eta eremu erlijiosoetan, gehienez 10 lagunez osatutako taldeak osatuko dira barruan eta 20 lagunekoak kanpoan. Kasu guztietan, lagun arteko tartea gordeko da, maskara jarrita eroango dabe eta aretoetan sartu daiteken jente-kopurua (%75) ez da gaindituko.

2.- Bisita gidatuak eremu kulturaletan (Museoa, Artxiboa, Liburutegiak)

Gehienez 20 lagunez osatutako taldeetan egingo dira bisita gidatuak, lagun arteko tartea gordeko da, maskara jarrita eroango dabe eta aretoetan sartu daiteken jente-kopurua (%75) ez da gaindituko.

3.- Kultura ekitaldi eta jarduerak

Ehuneko 75aren aforoa, maskara jarrita eukitea eta lagun arteko tartea bermatu ezkero egin ahal izango dira. Leku itxietan, 1.500 lagunen kopurua ez da gaindituko eta kanpoan, 1.800 lagunen kopurua.

Bilbao, 2021.eko irailaren 20a