Gabonetan mugikortasuna justifikatzeko Eusko Jaurlaritzaren agiria

Euskadiko Autonomia Erkidego osoan eta bakotxa bizi dan Lurralde Historikoan eta udalerrian, murrizketak dagoz sartzeko eta urteteko (aurreikusitako salbuespenakaz).

Lan eta pastoral arloko betebeharrak beteteko udalerri batetik bestera joan behar dabenek, aldez aurretik Gotzaitegiak edo dagokion parrokiak egindako ziurtagiriaz baliatu daitekez. Baimena behar izan ezkero, barriro eskatu deikeoe dagokionari, zuzen eguneratutako ezinbesteko datuak emonez (1. eredua jatsiz).

Joan-etorria arrazoi pertsonalengaitik bada, erantzukizun pertsonal hori jasoten dauan adierazpen-eredua erabiliko da (2. eredua jatsi, bete eta sinatu).